undefined

2017 Letrak eta futbola

2017 Letrak eta futbola

Datorren astelehenean, azaroaren 20an, Bilboko Foru Bibliotekaren areto nagusian 19:00etan hasita, literatura eta futbolaren topaketen…

Datorren astelehenean, azaroaren 20an, Bilboko Foru Bibliotekaren areto nagusian 19:00etan hasita, literatura eta futbolaren topaketen inguruko 2017ko Letrak eta Futbola ekimenari hasiera emango zaio. Jonathan Wilson, Michael Calvin eta Sid Lowe kazetari britainiarrekin egingo da topaketa ‘Futbolak ba ahal du mundua azaldu?’ izenburupean. Solasaldia ingelesez izango da gaztelaniazko aldibereko itzulpenaz. Sarrera, Astarloa kaletik, librea da lekua bete arte.

Athletic Club Fundazioak eta Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatu dute Letrak eta Futbola ekimena, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babes nagusia dauka, baita Hotel Melia, BCD Travel eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Irakurketa eta Liburuaren Behatokiaren babesa ere. Athletic Club Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie babesleei haien laguntza itzelagatik.

Topaketek azaroaren 21, 27 eta 28an segituko dute. 2017ko Letrak eta Futbolaren argibide osoa web orrialde honetan duzu: www.letrasyfutbol.com