undefined

Belausteren domina, Museorako dohaintza

Belausteren domina, Museorako dohaintza

Iker Belausteguigoitiak, historia zuri-gorriaren mitoetako bat den Jose Maria Belausteguigoitia Belausteren biloba, 1920ko Anberesko Joko…

Iker Belausteguigoitiak, historia zuri-gorriaren mitoetako bat den Jose Maria Belausteguigoitia Belausteren biloba, 1920ko Anberesko Joko Olinpikoetan espainiar selekzioarekin aipatutako futbolariak lortutako zilarrezko domina eman dio gaur arratsaldean Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteari.

Athletic Club Museoak bere Bilduma Iraunkorrean objektu honetarako lekua gorde du, Klubeko mito handietako bat gogoratzeko beste batzuekin batera.