undefined

Hirugarren garaipena errenkadan eta atea hutsean.

Hirugarren garaipena errenkadan eta atea hutsean.

Athletic Clubek bi eta huts irabazi dio RCD Espanyoli Erika Vázquez-ek eta Yulema Corresek eskuratutako…

Athletic Clubek bi eta huts irabazi dio RCD Espanyoli Erika Vázquez-ek eta Yulema Corresek eskuratutako golei esker. Joseba Agirreren taldea horrenbestez, atseden asteburura hirugarren garaipenarekin segidan iritsi da, gorengo postuetan irmo. Beraz, Athleticek bi aste izango ditu datozen partidei ekiteko.

Hasieratik zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira berdegunean, eta partidaren lehendabiziko aukerak berehala heldu dira ezker hegala medio. 7. minutuan, Erika Vazkezek hanka sartu du baloia sareratu eta bere taldea margakagailuan aurretik jartzeko. Zelaierdian presio ona eginez, Athleticek partidaren erritmoa kontrolpean izan du, eta etxekoek ez dute aukerarik izan berdinketa lortzeko lehen zatian.

Bigarren zatian, Nekanek lehen aukera izan du 57. minutuan. 65.ean Bertak buruz kornerra errematatu du, baina baloia kanpora joan da, hori izan da kataluniarrek izan duten aukerarik onena lehia osoan. 82.minutuan Yulemak lortutako golak, zuri-gorrien garaipena berretsi du.