undefined

2017 Letrak eta futbola, lehen eguna

2017 Letrak eta futbola, lehen eguna

Gaur astelehenean, azaroaren 20an, Bilboko Foru Bibliotekaren areto nagusian 19:00etan hasita, literatura eta futbolaren topaketen…

Gaur astelehenean, azaroaren 20an, Bilboko Foru Bibliotekaren areto nagusian 19:00etan hasita, literatura eta futbolaren topaketen inguruko 2017ko Letrak eta Futbola ekimenari hasiera eman zaio. Jonathan Wilson, Michael Calvin eta Sid Lowe kazetari britainiarrekin egin da topaketa ‘Futbolak ba ahal du mundua azaldu?’ izenburupean.

Solasaldia ingelesez izan da gaztelaniazko aldibereko itzulpenaz. Sarrera, Astarloa kaletik, librea da lekua bete arte.

Jonathan Wilson (Ingalaterra, 1976) ingeles hizkuntzan futbolari buruz idazten duen egile entzutetsuenetako bat da. Kirol erregeari buruzko bederatzi liburu idatzi ditu. Gainera, The Blizzard aldizkari famatuaren editorea da. Bere lanen artean aipatzekoak dira The Outsider: A History of the Goalkeeper, The Anatomy of England: A History in Ten Matches, Brian Clough: Nobody Ever Says Thank You eta La pirámide invertida: Historia de la táctica en el futbol. Azken liburu horrek futbolari buruzko urteko liburuaren saria jaso zuen British Sports Book Awards sariketan; eta Antonio Ghirelli saria Italian editatutako futbol libururik onenaren kategorian, 2013an. Era berean, Britainia Handiko Football Supporters# Federation delakoak futbol arloko idazle onena izendatu zuen Jonathan Wilson, 2012an. The Guardian, The Independent eta World Soccer egunkarietako ohiko kolaboratzailea da eta zale zuri-gorria… baina Sunderland taldekoa, noski.

Michael Calvin (Ingalaterra, 1957) Erresuma Batuko kirol kazetaririk garrantzitsuenetako bat da. 80 herrialde baino gehiagotan lan egin du eta zazpi Joko Olinpikotan eta sei munduko futbol txapelketatan egon da berriemaile. Gaur egun, The Independent egunkariko kirol arloko burua da eta antzeko beste lanpostu batzuk ere baditu, hala nola Daily Telegraph edo Times egunkarietan. Bi aldiz jaso du Kirol Kazetari onenaren saria Erresuma Batuak eta futbolari buruzko hiru liburu idatzi ditu: No Hunger In Paradise, Living on the Volcano: the secrets of surviving as football manager, Living on the Volcano eta Family: Life Death and Football. Azken horretan Millwall taldeari jarraitu zion denboraldi oso batez.

Sid Lowe (Ingalaterra, 1976) egileak David Beckhami banakako defentsa egin zion behin. Beno, egia esan, behin baino gehiagotan. 11 edo 12 urterekin, zelaian, Beckhamek Ridgeway Rivers taldean jokatzen zuenean. Eta urte dezente beranduago, kazetari (eta aldian behingo itzultzaile) gisa, Beckhamek Real Madrid taldean jokatzen zuenean. Michael Owenen itzultzailea ere izan, eta estualdi txiki batean egon zen behin: Frank Lampard oso ona zela esan beharrean, oso ondo zegoela (fisikoki) esan zuen… (eta ez zen gezurra, baina bai itzulpen desegokia). Espainiako faxismoaren eta frankismoaren jatorri soziopolitikoei eta gerra zibilaren arrazoiei buruzko doktoretza tesia egin zuen. Gaur egun The Guardian, ESPN eta World Soccer Magazine aldizkarietako kazetaria da eta batzuetan Ser irratian aritzen da. Miedo y asco en la Liga lanaren egilea da, Madrid eta Barça taldeen arteko aurkakotasunaren inguruko azterketa sozial, politiko, futbolistiko eta humanoa. Eta idazle eta itzultzaile bezala ere, beste libururen baten egilea da. Espainiako futbolari buruzko podcast bat ere egiten du. A, eta egun hartan Beckhami irabazi zion.
Topaketek azaroaren 21, 27 eta 28an segituko dute