
Jostailu solidarioak Kopako partida ikusteko
Jostailu solidarioak Kopako partida ikusteko
Estadioko denda ofizialaz gain, Athletic Clubek asteazkenean, azaroaren 29an, 20:00etatik aurrera eta partida hasi arte,…
Estadioko denda ofizialaz gain, Athletic Clubek asteazkenean, azaroaren 29an, 20:00etatik aurrera eta partida hasi arte, bulego bat atonduko du San Mameseko 13 eta 14 ateen artean nahi duenak SD Formenteraren aurkako Kopa partida ikusteko jostailuen dohaintza sarrera baten truke egin dezan*.
Toki honek bat egiten du denda ofizialekin Gurutze Gorriaren kanpainan parte hartzeko aukera emateko orduan. Bere Fundazioaren bitartez, talde zuri-gorriak 3.500 eserleku izango ditu Athletic Club eta SD Formenteraren arteko Kopa partidarako.
Dohaintzan ematen diren jostailuak berriak, belikoak eta ez sexistak izateaz gain, hezigarriak izatea gomendatzen da.
Kanpaina honek, Athletic Club beste kirol erakunde eta entitate batzuekin elkarlanean dagoena, gizartean arazoak dituzten familien haurrentzako 6.000 jostailu lortzea du helburu.
Athletic Clubeko jokalariek bat egin dute Gurutze Gorriak Gabonetako data hauetarako abian jarriko duen jostailuak biltzeko kanpainarekin.
*Jostailuen dohaintza Kopako partidarako sarrerak lortzeko bide bakarra izango da.