undefined

Letrak eta futbola, azken eguna

Letrak eta futbola, azken eguna

Gaur asteartean, azaroaren 28an, 19:00etan, Bilboko Foru Bibliotekan, 2017 Letrak eta futbol 2017 topaketei amaiera…

Gaur asteartean, azaroaren 28an, 19:00etan, Bilboko Foru Bibliotekan, 2017 Letrak eta futbol 2017 topaketei amaiera emango zaie Belen Gopegui eta Miguel Angel Ortiz idazleen arteko “Fútbol, literatura y sociedad” titulupeko solasaldi batez, Leire Palaciosek zuzendua.

Sarrera, Astarloa kaletik, librea da lekua bete arte.

Belen Gopegui (Madril, 1963) futbol zelai baten alboan hazi zen. Golaren orroa telebistara baino lehenago iristen zen bere belarrietara. Atean jokatu zuen neskato garaian, belaun-babesak soinean zituela; eta gero pixkanaka ahaztu zuen futbola. Harik eta semeak futbolarekiko zuen pasioak liburutegi batera eraman zuen arte; Angel Cappa, Menotti, eta baloiaren kontrolari buruzko zenbait eskuliburu irakurtzera. Gogoratu zuen orduan futbola leku bat izan zitekeela; ez tranpolin bat, ezta negozio bat ere… eta «El balonazo» idatzi zuen.

Eleberri hauek argitaratu ditu: La escala de los mapas (1993), Tocarnos la cara (1995), La conquista del aire (1998), Lo real (2001), El lado frío de la almohada (2004), El Padre de Blancanieves (2007) eta Deseo de ser punk (2009) [horiek guztiak Anagrama eta Debolsillo argitaletxearekin], baita Acceso no autorizado (2011) eta El comité de la noche (2014) ere (Penguin Random House). SM taldearekin, gainera, hauek ere argitaratu ditu: El balonazo (2008), El día que mamá perdió la paciencia (2009), El amigo que surgió de un viejo ordenador (2012) eta El blog de la verdad extraordinaria, azken hori Luis Ruiz Gopeguirekin batera. Azken liburua, Fuera de la Burbuja (2017), Gran Angular bilduman jasota dago.

Miguel Ángel Ortizek (Lurmutur Hiria, Hegoafrika, 1982) liburu-saltzaile gisa lan egiten du egun, baina idazle lanarekin uztartzen du. Bi nobela argitaratu ditu: Lehena, 2013an, Fuera de juego (Caballo de Troya); eta bigarrena, La inmensa minoría (Literatura Random House), 2014an, Mandarache Saria jaso zuena. Biek dute futbola ardatz, bizitzari aurre egiteko tresna gisa. Auzoko futbola, lurrezko zelaietakoa, klarionaz margotutako ateena, etxera itzultzeko ordua luzatzen duen jokaldiena. Hori da benetan gustatzen zaiona: Talde osoaren babesik gabe banakako lanak baliorik ez duela erakusten duena. Futbola garrantzitsua izan da bere bizitzan ere: Futbolarekin hazi da, orain dela gutxira arte, belauneko lesio batek uztera behartu zuen arte (aldi baterako). Joan den lekuetan futbolean jokatu du: Medina de Pomarreko Alcazar Klubean, bere herrian; Salamancako Unibertsitatean; Bartzelonako Iberian; Parets taldean, orain bizi den herriko taldea. Duela urte batzuk, liburuen bidez hasi zen kirolaz gozatzen. 2014an A ras de hierba blogarekin hasi zen. Bere eskuetara heltzen diren futbol liburu guztien inguruko aipamena egiten du, direla kazetaritza lanak, poesia, antzerki-lanak edo nobelak. Panenka aldizkariarekin partekatzen du lan hori. Izan ere, futbolak tradizio handia du literaturan, nahiz eta askok baztertu nahi izan. Testuen bidez, jokoaren bilakaera azter dezakegu, baita futbola jokatzen den gizarteena ere.

Leire Palacios (Bilbo, 1986) Aulkia berotzen hainbat urte pasa ondoren eta zelaiaren inguruan zenbait lasterketa egin ondoren Ikusentzuneko komunikazioan eta Humanitateetan lizentziatu zen, baina inoiz ez zuen futbolinean jokatzen ikasi. Zelaira ateratzen uzteko gogor lan egin zuen, baina bere lehen futbol esperientzian eta bertaratu zirenen harridurarako, baloikada batez atezainari sudurra hautsi zion. Ordutik, kultura zelaian gertatzen dena kontatzen aritzen da, prentsa idatzian zein irratian. Kirola nortasuna indartzeko jarduera gisa ulertzen du. Inguruan gertatzen dena ikustea gustatzen zaio gero horri buruz eztabaidatzeko, eta ez zaio baloiak kanpora botatzea gustatzen kazetari lanetan, kritikan edo estrategia komunikatiboan ari denean.