
Athletic Clubeko espedizioa Ukrainian dago
Athletic Clubeko espedizioa Ukrainian dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Ukrainian dago, abenduaren 7an, ostegunean, bertako 22:05ean FC Zorya taldearen…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Ukrainian dago, abenduaren 7an, ostegunean, bertako 22:05ean FC Zorya taldearen aurka UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko seigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.
Zurigorriek 09:28an charter hegaldia hartu dute Bilbon eta 13:38an Lviveko aireportura heldu dira. Hortik Leopolis hotelera abiatu dira. Bazkaria 15:00etan izango da. Arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko dute Jose Angel Zigandak eta Mikel Ricok (18:15) eta lan saio ofiziala (19:00) egingo da Arena Lviven.
Josu Urrutia presidentea espedizio buru izan da. Hegaldian 71 pertsonek bidaia egin dute, haietatik 19 zaleak dira, biharko 310 espero badira ere.
Zerua grisa dago Lviven, euria eta 2 graduko hozberoarekin.