undefined

GAZTE ABONOA heldu da

GAZTE ABONOA heldu da

Athletic Clubek, Gazte Eguna ekimenaren arrakasta ikusita, GAZTE ABONOA abian jarri du. San Mames zelaian…

Athletic Clubek, Gazte Eguna ekimenaren arrakasta ikusita, GAZTE ABONOA abian jarri du. San Mames zelaian gazteriaren asistentzia sustatu eta errazteko beharra ikusi da Klubak egindako azterketaren arabera, Athletic Clubeko animazio batzordearekin lotura duten taldeek (ICHH, Euskal Lions eta AC-eko Lagunarteko Elkartea) egindako ekarpenak barne. Beraz, 2018tik aurrera Gazte Eguna GAZTE ABONOA-ren itxura hartzen du. 26 urte arteko gazteek (hauek barne)* denboraldi erdiko abonua eros dezakete eta bigarren itzuli osoa ikusi 150 €-an.

Gazte Egunarekin gertatzen zen bezala, GAZTE ABONOA-ren eserlekuak elkarturik egongo dira eta Goiko Hego Harmailaren 324 blokeari dagozkio. Orotara, 900 abonu salgai jarriko dira.

GAZTE ABONOA pertsonala eta besterenezina da. GAZTE ABONOA eskatzeko ondoko loturan egin daiteke, aipatutako abonuak amaitu arte. Behin eskaera eta ordainketa eginda, GAZTE ABONOA Bazkidearen Arretarako Bulegoan hartu beharko da. Eskatzaile bakoitzak deialdia jasoko du abonua jasotzeko. Interesdunak bakarrik GAZTE ABONOA har dezake aurretik ENA aurkeztuz gero. Halaber, interesdunak ENA tamainako argazki gaurkotua aurkeztu beharko du. Dena den, Klubak Bazkidearen Arretarako Bulegoan argazkia zuzenean ateratzeko aukera ematen du GAZTE ABONOA hartzerakoan.

Abonu hauek Goi Hego Harmailako eserlekuak Ligako lehiaketetarako bakarrik bermatzen dituzte, europar txapelketetan UEFA-ren araudiak aurkariaren zaleen eskura estadioaren %5 bat ipintzera behartzen baitu, eta horrek 324 blokeari eragin diezaioke bisitarien harmailan sarreren kopurua agortzen den partida horietan. Edonola ere, hala gertatuz gero, Klubak estadioaren beste eserleku batzuetara aldatzea eskainiko die europar partida horietara joateko interesa duten GAZTE ABONOdun gazteei.

*1992tik aurrera jaiotakoak. Gazte Abonoa erosi nahi duten 14 urte beherako adingabeak 18 eta 26 urte arteko heldu batekin lagunduta joan beharko dira.