
Kluba |
Konpromisoen eta Gazte Abonoaren eserlekuen banaketa
Konpromisoen eta Gazte Abonoaren eserlekuen banaketa
Athletic Clubek erakunde-konpromisoentzat San Mameseko sektore desberdinetan egokituta zituen eserlekuen lekualdaketa egin da, eta orain…
Athletic Clubek erakunde-konpromisoentzat San Mameseko sektore desberdinetan egokituta zituen eserlekuen lekualdaketa egin da, eta orain erdiko eraztunaren hegoaldean elkartuko dira. Hortaz, Hegoaldeko sektore hau VIP Areatik kanpo geratuko da, SMVA-ko besaulkietan, elkarrekiko guneetan eta palkoetan eskaintzen den zerbitzurik ez baitu.
Era berean, Goi Hego Harmailaren 324. blokea Gazte Abonoa dutenentzat egokituko da urtarrilaren 26tik aurrera, hau da, SD Eibarren aurkako neurketaren datan, 2017-2018 denboraldiko bigarren itzuliko lehen partida.