Athletic irakurle kluba
Lucía Córdoba (Barakaldo, 1998) Oviedo Moderno taldetik etorri zen 2016an, Athletic Club taldera. Aurrelaria da…
Lucía Córdoba (Barakaldo, 1998) Oviedo Moderno taldetik etorri zen 2016an, Athletic Club taldera. Aurrelaria da eta lerro hauek idazteko unean 38 partidu jokatuta eta 6 gol sartuta ditu elastiko zuri-gorriarekin. Une honetan oposaketa batzuk prestatzen ari da.
Bestalde, Maite Oroz (Huarte, 1998) Osasunatik etorri zen 2014an, Athletic Club B taldean jokatzeko. 2015/16 denboraldian lehenengo taldearekin batera hasi zen eta biografia hau kaleratzeko unera arte 72 partidu jokatu eta 8 gol sartu ditu. Gaur egun CAFYD (Jarduera Fisiko eta Kirol Zientziak) graduaren bigarren maila ikasten ari da Deustuko Unibertsitatean.
Bietako bat ere ez da irakurzalea eta hori aldatzeko asmoz aurkeztu dira Athletic Irakurketa Klubera. Beren pasio handiaren inguruko zerbait irakurri nahiko lukete: Futbola. Zerbait arina izatea nahiko lukete, eta, mesedez, ez oso luzea!