undefined

Ezinbestekoa da kuota ordaintzea hurrengo lehiarako

Ezinbestekoa da kuota ordaintzea hurrengo lehiarako

San Mamesen jokatuko den hurrengo partida ikusteko, SD Eibarren kontra, ezinbestekoa izango da urteko kuota…

San Mamesen jokatuko den hurrengo partida ikusteko, SD Eibarren kontra, ezinbestekoa izango da urteko kuota ordainduta izatea.

Bazkideek urteko kuotak ordaindu ahal izango dituzte:

1. CLUBAREN WEB ORRIALDEAREN BIDEZ (Banku-helbideratzea sistemari atxekirik ez dauden bazkideek).

“Bazkideen Txokoan” sartuz. Bazkide Kodea eta PIN zenbakiarekin identifikatzea beharrezkoa izango da. Ordainketa finantza-txartel batekin egin beharko da, pasabide seguru baten bidez, urtarrilaren 25eko 17:00ak arte.

2. SAN MAMES FUTBOL ZELAIA – TXARTELDEGIAK

KARNETA AURRETIAZ AURKEZTUZ ondoren adierazten diren data eta ordutegietan.

EGUNAK ETA ORDUTEGIA

Urtarrilaren 17a eta 18a ​10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.​
​Urtarrilaren 25a ​10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.​
Urtarrilaren 26a 10:30etatik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.

Internet bitartez egitea gomendatzen da eta, horrela ez bada, azken ordurako ez uztea samaldarik ekiditeko.