San Mameseko sarbideen kontrola
Athletic Clubek, urtarrilaren 26an, ostiralean, euria egon daitekeela kontuan hartuta, oinarrizko segurtasun protokoloaren baitan eta…
Athletic Clubek, urtarrilaren 26an, ostiralean, euria egon daitekeela kontuan hartuta, oinarrizko segurtasun protokoloaren baitan eta estadioko barne arautegiari jarraituz, zera hau gogoratu nahi du: San Mamesera etortzen diren ikusle guztiengan eragina duten neurriak ezartzen direla.
Futbol Profesionaleko Ligaren ohar batek gogorarazten du zelaira ezin dela sartu, besteak beste, objektu hauekin: motor-kaskoekin, haga-zabalgarriekin, selfie-makilekin edota puntadun euritakoekin. Arestian aipaturiko objektu debekatuen jabeei partida ostean jasotzeko etiketa eskaintzen die Athletic Clubek. Oraingo honetan jasotzeko tokiak honako hauek izango dira:
Euritakoak:
1 eta 6 ateen artean, 2 atean jasotzen dira.
7 eta 13 ateen artean, 7 atean jasotzen dira.
14 eta 19 ateen artean, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 ateetan jasotzen dira.
22 eta 25 ateen artean, 22, 23, 24 eta 25 ateetan jasotzen dira.
Motor kaskoak
Eman eta jaso 20 atean soilik.