undefined

Laportek deuseztatze klausula ordaindu du

Laportek deuseztatze klausula ordaindu du

Urtarrilaren 29an, astelehenean, Futboleko Liga Profesionalak Athletic Clubi egiaztatu dio Aymeric Laporte jokalariak gure klubarekiko…

Urtarrilaren 29an, astelehenean, Futboleko Liga Profesionalak Athletic Clubi egiaztatu dio Aymeric Laporte jokalariak gure klubarekiko lotzen zuen aldebakarreko kontratu deuseztapena gauzatzeko gaur egungo arautegiak eskatzen dituen betebeharrak bete dituela. Egiaztapenaren arabera, jokalariak 2009-10 denboralditik Athletic Clubekin lotzen zitzaion kontratuzko harremana alde bateko ekimenez amaitzeko borondatea azaldu du, horretarako haren kontratuan ezarritako diru kopurua ipiniz.

Athletic Clubek Aymeric Laporte jokalariari gurean egon den denboraldi guztietan bere ardura eskertu gura dio.

Zentzu honetan Athletic Clubek lanean segituko du, bere lehen taldeko partaide izatea jokalari guztien xederik handiena izaten segi dadin, arlo pertsonalean zein profesionalean, proiektu eta kirol filosofa berezi baten ordezkariak diren heinean.

Gure etorkizuna iraganean libreki hartutako aukeran datza, harrotasunari loturik dagoena. Ideia honekin ehunka jokalarik bat egin dute, gure lehen taldea aukera eta jomuga bihurtuz, bai beren kirol ibilbidean Athleticen nahita mantendu direnak eta baita ere klubeko partaide izateari utzi diotenak uneko kirol erabakiak direla eta. Azken finean, jokalariak benetako konpromiso pertsonal eta kolektibo baten protagonistak dira eta Athletic osatzen dugunoi bat egitea baino ez zaigu geratzen.

Hurrengo egunotan, zehazteke dauden data eta ordutegian, Josu Urrutia presidenteak prentsaurrekoa eskainiko du