

Thinking Football Film Festival 2018 jaialdiaren egitarauaren berri eman da. Jaialdia martxoaren 5ean inauguratuko da, 19:00etan. Hasteko, 2017ko Ikusleen Saria entregatuko zaio The Pass filmari eta Kenny pelikula ingelesa estreinatuko da, Liverpool FC taldeko Kenny Dalglish eskoziar ospetsuaren bizitza eta karrerari buruzkoa. Stewart Sugg zuzendariak egindako dokumental luze honek bereziki lantzen du Dalglish jokalariak 1989ko Hillsborough-eko zoritxarraren ondoriozko biktimentzako justiziaren alde egindako borroka.
Martxoaren 20an jaialdiari amaiera jarriko dion filma hauxe izango da: Forbidden Games: The Justin Fashanu Story; Adam Darke eta Jon Careyren dokumentala, Justin Fashanu, armairutik irtetea erabaki zuen lehen futbolariaren bizitza eta heriotza tragikoari buruzko dokumentala. Itxiera egunean, bestalde, Iragartze filma estreinatuko da, euskarazko bideo-sorkuntzaren Thinking Football-Euskaltel lehiaketa irabazi zuen film laburra, Irene Herrerorena. 2018an berriro deituko da lehiaketa hori.
Thinking Football Film Festival jaialdiaren edizio honek britainiar zapore argia dauka (futbolaren sorterririk datozen sei film); horietan jasoko dira herritarrek kudeatutako taldeen historiak (El equipo de mi barrio), futbolak pertsonei arazoak gainditzen laguntzeari buruzkoak (Crazy for football), salaketa soziala (The Workers Cup), estadioaren magia (The Lane), talderik gabeko futbolarien errealitate gogorra (Zweikampfer), arrazakeria eta harmailetako indarkeria (Forever Pure) edo batzuetan betetzen diren kirol ametsak (Don,t take me home eta 89).
Thinking Football Film Festival Athletic Club Fundazioak antolatutako ekimena da, BBK Sala aretoaren laguntzarekin eta Euskaltelen babesarekin, nagusiki. Bilboko Melià Hotelaren eta BCD Travel-en babesletza ere izan du. Era berean, Metro Bilbao, Comunitac, Kulturaren Madrilgo Italiar Institutua eta CinemanÃa, Panenka eta LÃbero aldizkariek ere laguntza eman dute. Berlingo 11mm, Brasilgo CineFoot eta Bartzelonako OffSide Film Fest jaialdiak kide ditugu arlo honetan. Athletic Club Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie guztiei, haien laguntza itzelagatik. Urtero legez, saio guztiak BBK Salan izango dira. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte. Let’s think football!


Athletic Irakurketa Kluba "Togo" liburuari buruz Mexikon
Fundazioa
Antonio Briseño, Chivas klubeko jokalaria, bigarren taldeetako hamabost jokalari eta Guadalajarako hamabost zale Vivianekin solasean arituko dira Oscar de Marcosen liburuaz


VI. Futbola Buruan Lezaman
Fundazioa
Fundazioak eta Osakidetzak elkarrekin antolatu ohi duten futbol-jardunaldiak amaiera eman dio Geurea Ligari (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentro Arteko Areto Futbol Liga)


Elkarrekin euskararen alde
Fundazioa
Bigarren urtez jarraian, Lezaman antolatuko da 'Euskara Jalgi Hadi Plazara', gure hizkuntzaren erabilera sustatzen duen txapelketa


V Fair Play saria Genuinerentzat
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak bosgarren aldiz jarraian lortu du garrantzi handiena duen garaikurra: kiroltasunarena


LaLiga Genuineko azken fasea
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak denboraldiko azken partidak jokatuko ditu Vila-realen


Berrikusi: Migrazioaren balio sozial eta kulturala, Letrak eta Futbola
Fundazioa
Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean


Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgose


Vivianek "La Metamorfosis" liburua aukeratu du
Fundazioa
Atzelaria Kafkaren eleberri ospetsua irakurtzearen alde agertu da Fundazioak antolatutako Athletic Irakurketa Klubarentzat


SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera
Fundazioa
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen


Thinking Football 2023: zinemaldiaren deialdia eta datak
Fundazioa
Thinking Football jaialdiaren XI. edizioa urriaren 9tik 14ra egingo da Bilboko Sala BBK aretoan eta filmak jasotzeko epea zabalik dago