undefined

Athletic Clubeko espedizioa Errusian dago

Athletic Clubeko espedizioa Errusian dago

Athletic Clubeko espedizioa Errusian dagoAthletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Errusian dago, otsailaren 15ean, ostegunean, bertako…

Athletic Clubeko espedizioa Errusian dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Errusian dago, otsailaren 15ean, ostegunean, bertako 21:00etan (19:00ak Bilbon) FC Spartak Moskva taldearen aurka UEFA Europa Leagueko 32ko Errondaren joaneko partida jokatzeko.

Zurigorriek 12:45ean charter hegaldia hartu dute Bilbon eta 18:55e Sheremetyevo aireportura heldu dira. Hortik Moskuko Renaissance hotelera abiatu dira. Afaria 21:30ean izango da.

Josu Urrutia presidentea espedizio buru izan da. Hegaldian 114 pertsonek bidaia egin dute, haietatik 65 zaleak dira, ostegunerako 320 espero badira ere.

Zerua grisa dago Moskun, -10 graduko hozberoarekin.

Bihar, asteazkenean, hilaren 14an, arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko dute Jose Angel Zigandak eta Aritz Adurizek (17:45) eta lan saio ofiziala (18:30) egingo da Spartak Stadionean.