
Gazte Abonoa: Athletic Club-Spartak partidarako sarrerak
Gazte Abonoa: Athletic Club-Spartak partidarako sarrerak
Datorren otsailaren 22an Athletic Club – Spartak Moskva partidarako sarreren prezioa, Gazte Abonoa dutenentzat, 10…
Datorren otsailaren 22an Athletic Club – Spartak Moskva partidarako sarreren prezioa, Gazte Abonoa dutenentzat, 10 eurotakoa izango da.
Spartak Moskvak UEFAko araudiak ezartzen duen San Mameseko aforuaren %5 eskatu duenez, eta 324. blokearen zati handi bat barne delarik, nahi dutenek, San Mameseko txarteldegietara joan behar izango dute, diru kopuru hori ordaintzera eta Goi Hego Harmailan, Behe Hego Harmailan edo Behe Ipar Harmailan sarrera jasotzera.
Ezinbestekoa izango da sarrera hori eramatea partidara. Abonuaren karnetaren barra kodea balio gaberik izango da partida honetarako.
Sarrerak jasotzeko datak eta ordutegiak honako hauek dira: otsailaren 19a, astelehena eta 20a, asteartea, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.