undefined

Ager Aketxeren kontratua bertan behera geratu da

Ager Aketxeren kontratua bertan behera geratu da

Athletic Clubek eta Ager Aketxe jokalariak akordioa erdietsi dute 2018ko ekainaren 30era arte honek zeukan…

Athletic Clubek eta Ager Aketxe jokalariak akordioa erdietsi dute 2018ko ekainaren 30era arte honek zeukan kontratua bertan behera uzteko Major League Soccer-en (MLS) talde batean jokatu ahal izateko.
Arestian aipatzen den kontratua gauzatzekotan, Athletic Clubek lehentasunezko eskubidea izango du jokalariaren eskubideak erosteko.

Athletic Clubek Ager Aketxeri bere engaiamendua eta profesionaltasuna eskertu gura dio eta, kontratu berria gauzatzekotan, baita onena opa ere bere kirol etorkizunean.