
Kluba |
Athleticek bat egiten du Udalaren deialdiarekin
Athleticek bat egiten du Udalaren deialdiarekin
Athletic Clubek, Josu Urrutia presidentea, Javier Aldazabal Zuzendaritza Batzaren idazkaria eta Jose Angel Iribar Presidentetzaren…
Athletic Clubek, Josu Urrutia presidentea, Javier Aldazabal Zuzendaritza Batzaren idazkaria eta Jose Angel Iribar Presidentetzaren albokoa bitartez, bat egingo du Bilboko Udalak deitutako kontzentraziorekin, udaletxearen eskilaretan gaur 13:00etan, San Mameseko zelaiaren kanpoaldean Athletic Club-FC Spartak partidaren atarikoetan gertatutako istilu bortitzak gaitzesteko eta, era berean, hildako ertzainaren familiari elkartasuna adierazteko.