undefined

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Sevillan dago, martxoaren 3an, larunbatean, 16:15ean, Sevilla FC taldearen aurka…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Sevillan dago, martxoaren 3an, larunbatean, 16:15ean, Sevilla FC taldearen aurka Ligako hogeita zazpigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Zuri-gorriek charter hegaldiaz abiatu dira 19:12an eta 20:36an Sevillako aireportura heldu dira. Hortik klubeko autobusez NH Collection Hotelera abiatu dira bertan afaltzeko.

Jokin Garatea, Yolanda Lazaro, Borja Lopez eta Silvia Muriel batzakideak eta Jose Angel Iribar Presidentetzaren ondokoa espedizio buru izan dira.

Zeru grisa eta 16 graduko hozberoa dago Sevillan.