

Bihar, martxoak 5, 19:00etan Bilboko BBK Aretoan, Thinking Football Film Festival zinema eta futboleko Jaialdiaren seigarren edizioa hasiko da. “Kenny” emanaldiarekin abiatuko da. Film horrek Kenny Dalglish Liverpooleko jokalari eta entrenatzaile mitikoaren ibilbidea erakusten du. “The King” izenez ezaguna, kirol ibilbide distiratsuaz gain, Dalglish ikurra izan zen Hillsborough-eko tragediako biktimentzako justiziaren borrokan. Filmaren ostean, bertaratuek Stewart Sugg zuzendariarekin eta David Tryhorn ekoizlearekin hitz egin ahal izango dute.
Kennyren emanaldiaren aurretik, Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak Publikoaren 2017ko Saria emango die “The Pass” filmeko Duncan Kenworthy ekoizleari eta John Donnelly gidoigileari. Izan ere, hura izan zen iazko jaialdian ikusleek ondoen baloratu zuten filma. Saria Angel Garraza euskal artistaren eskultura eta 2.000 €-ko diru-kopurua izan da, saridunak futbolari lotutako proiektu sozial bati dohaintzan eman diezaion.



Athletic Irakurketa Kluba "Togo" liburuari buruz Mexikon
Fundazioa
Antonio Briseño, Chivas klubeko jokalaria, bigarren taldeetako hamabost jokalari eta Guadalajarako hamabost zale Vivianekin solasean arituko dira Oscar de Marcosen liburuaz


VI. Futbola Buruan Lezaman
Fundazioa
Fundazioak eta Osakidetzak elkarrekin antolatu ohi duten futbol-jardunaldiak amaiera eman dio Geurea Ligari (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentro Arteko Areto Futbol Liga)


Elkarrekin euskararen alde
Fundazioa
Bigarren urtez jarraian, Lezaman antolatuko da 'Euskara Jalgi Hadi Plazara', gure hizkuntzaren erabilera sustatzen duen txapelketa


V Fair Play saria Genuinerentzat
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak bosgarren aldiz jarraian lortu du garrantzi handiena duen garaikurra: kiroltasunarena


LaLiga Genuineko azken fasea
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak denboraldiko azken partidak jokatuko ditu Vila-realen


Berrikusi: Migrazioaren balio sozial eta kulturala, Letrak eta Futbola
Fundazioa
Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean


Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgose


Vivianek "La Metamorfosis" liburua aukeratu du
Fundazioa
Atzelaria Kafkaren eleberri ospetsua irakurtzearen alde agertu da Fundazioak antolatutako Athletic Irakurketa Klubarentzat


SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera
Fundazioa
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen


Thinking Football 2023: zinemaldiaren deialdia eta datak
Fundazioa
Thinking Football jaialdiaren XI. edizioa urriaren 9tik 14ra egingo da Bilboko Sala BBK aretoan eta filmak jasotzeko epea zabalik dago