
Athletic Clubeko espedizioa Marseillan dago
Athletic Clubeko espedizioa Marseillan dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Marseillan dago, martxoaren 8an, ostegunean, 21:05ean, bertako OM taldearen aurka…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Marseillan dago, martxoaren 8an, ostegunean, 21:05ean, bertako OM taldearen aurka UEFA Europa Leagueko 16ko Errondaren joaneko partida jokatzeko.
Zurigorriek 10:40an charter hegaldia hartu dute Bilbon eta 11:43an Marseillako aireportura heldu dira. Hortik klubeko autobusean bertako Golden Tulip Villa Massaila hotelera abiatu dira bertan 13:15ean bazkaltzeko.
Josu Urrutia presidentea espedizio buru izan da. Hegaldian 80 pertsonek bidaia egin dute, haietatik 30 zaleak dira, ostegunerako 210 espero badira ere.
Zeru argia Marseillan, 12 graduko hozberoarekin.
Gaur arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko dute Jose Angel Zigandak eta Oscar de Marcosek (17:45) eta lan saio ofiziala (18:30) egingo da Velodrome Stadiumean.