Sarrerak Bartzelonarako
F.C. Bartzelonak 299 sarrera eskaini dio Athletic Clubi F.C. Bartzelona -Athletic Club norgehiagokarako.Partida hori ikusteko…
F.C. Bartzelonak 299 sarrera eskaini dio Athletic Clubi F.C. Bartzelona -Athletic Club norgehiagokarako.
Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke martxoaren 9tik, ostiraletik, 10:00etatik, astelehenera arte, martxoak 12, 10:00etara.
Beharrezko balitz, zozketa martxoaren 12an, astelehenean, 12:00etan egingo litzateke.
Sarreren prezioa 49 eurokoa da.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, martxoak 13, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarrerak hartzeko saridun bazkideen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.