
Eserlekuak aldatzeko hitzorduen zerrenda
Eserlekuak aldatzeko hitzorduen zerrenda
Klubeko webgune ofizialaren bidez eserlekua aldatzeko prozesuan inskribatzeko ezarritako epea bukatuta, 2.039 Bazkidek jakinarazi diote…
Klubeko webgune ofizialaren bidez eserlekua aldatzeko prozesuan inskribatzeko ezarritako epea bukatuta, 2.039 Bazkidek jakinarazi diote Klubari parte hartu nahi zutela. 1.320 talde osatu dituzte.
Hurrengo loturan talde bakoitzaren hitzordua kontsulta daiteke. Ikusten den bazkide kodea taldearen burua den Bazkidearena da: Hitzordu zerrenda
Errezago bilatzeko, lotura honetan Bazkide bakoitzak bere taldearen antzinatasuna kontsulta dezake: Eskatzaileen zerrenda bazkide kodez
Hitzorduak Ibaiganeko Bazkideenganako Arretarako Bulegoan izango dira.
Klubak gorriz markatuko ditu egunero betetzen diren eserlekuak webguneko zerrendan.
Eskatzaile askok eserleku berberak bilatzen dituztenez, nahi zituzten eserlekuak antzinatasun handiagoa duten beste Bazkideek hartu dituztela konprobatu ezkero, eta hitzordura ez joatea erabaki ezkero, eskertuko genuke Kluba abisatzea, 94 406 1898 telefonoaren bidez edo [email protected] posta elektronikoaren bitartez.
Eskatzaile batzu lehenengo maileriaren 26. ilaran libre dauden eserlekuen bila daudela nabaritu dugunez, prozesuaren baseek esaten zuten bezala, ilara hori mugikortasun zailtasuna duela ziurtatzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren ziurtagiria duten Bazkideentzat, edo eskailerak igo eta jeisteko zailtasunak dituela dokumentuekin ziurtatu dezakeen Bazkideentzat erreserbatuta dagola gogorazten dizuegu.
Gogoratzen dizuegu, era berean, orokorki ez dela ezinbestekoa Bazkidea bera hitzordura joatea. Bere ordez datorrena gaur eguneko Athletic Clubeko txartela eta datorren pertsonaren, indarrean dagoen, NANaren fotokopia aurkeztea nahikoa izango da.
Adin eta antzinatasunagatik deskontu bat duten Bazkideen kasuan, aldiz, ezinbestekoa izango da, bai, pertsonalki etor daitezela. Bestela, ezinezkoa dela frogatu beharko da.
Aldaketa egin ezkero, kuota ezberdinen arteko erregularizazioa egingo da, gaur egun duen lokalitatearen kuotarena eta aukeratutako lokalitate berriarenaren artean, alegia. Ordainketa edo kobrantza momentuan egindo da, txartelaz edo diruz.