Girondins 2 Athletic Club 1
Girondins: Marie (min. 46 Zou Nadal); Chloe (min. 80, Marine), Camille (min. 73, Emmanuelle), Kathellen…
Girondins: Marie (min. 46 Zou Nadal); Chloe (min. 80, Marine), Camille (min. 73, Emmanuelle), Kathellen (min. 87, Valery), Delphine, Andrea, Solene (min. 72, Margaux), Axelle (min. 81, Florie), Rose, Nadjma (min. 68, Zubieta) eta Sarah.
Athletic Club: A. Leguina; A. Sierra, Ainhoa A., Nekane (min. 60, Amaiur), Y. Corres (min. 46, Azkona), Maite (min. 60, V. Gimbert), Jone Ibáñez (min. 76, Garazi), Cirauqui, Marta Perea, Leia eta A. Bergara.
Arbitroa: Jourda Cyril; Mathieu Kohler eta Guy Lhuillier bere laguntzaileak izan dira.
Bestelakoak: Donibane Lohizuneko Kechiloa futbol zelaian jokatutako lagunartekoa.
Athleticek 2-1 galdu du Donibane Lohizunen Girondinsen aurka jokatutako norgehiagoka. Axelle eta Kathellen Girondinsen golegileak izan dira, Nekanek, aldiz, zuri-gorrien gola egin du.
Partidaren lehen gol aukera Girondinsarena izan da, Nadjmak albotik erdiratu du eta Sarahak ezin izan du baloia A. Leguinaren atean sartu. Zuri-gorriek bere aukerak bilatu dituzte eraso azkarrak eginez. 12an, Rosek aurrera-pase eman dio Axelleri eta bere jaurtiketa, langetan jo ondoren, A. Leguinaren atean sartu da. Athleticek aukera ona izan du berdintzeko, baina Mariek jaurtiketa gelditu du. Lehen aukera garbia izan du Nekaneren gola heldu arte: aurrelari zuri-gorriak, jaurtiketa gurutzatu batez, partida berdintzea lortu du. Atsedenaldira hiru minutu falta direnean, Andreak falta jaurtiketaren ardura hartu du eta Kathellenek, buruz, Girondinseko bigarren gola egin du.
Bigarren zatian, oso partida berdindua izan da. 77an, A. Leginak hirugarrena saihestu du Zubietaren eskuz eskuz jokaldi batean. Dena den, Athleticek aukera ona izan du berdinketa lortzeko azken minutuetan, Amaiurrek area barruan jarri du baloia, baina Azkonak ezin izan du errematatu.

