
Euskaltel eta Athletic Club-en arteko akordioaren luzapena
Euskaltel eta Athletic Club-en arteko akordioaren luzapena
Euskaltelek eta Athletic Clubek 2018/19 denboraldirako babesletza luzatu dute, egun duten loturari jarraipena emanez. Hitzarmenaren…
Euskaltelek eta Athletic Clubek 2018/19 denboraldirako babesletza luzatu dute, egun duten loturari jarraipena emanez. Hitzarmenaren sinaduran bi erakundeetako lehendakariak, Alberto Garcia Erauzkin eta Josu Urrutia, hurrenez hurren izan dira.
Duela bost urte, 2013an hain justu, Athletic Clubek eta Euskaltelek sinatu zuten hitzarmenaren ondorioz telekomunikazio operadorea Klubaren bazkide teknologikoa eta lehen taldearen babeslea bihurtu zen. Ostean, 2016an akordioa indartu egin zen, Euskaltel emakumezkoen babesle nagusia bihurtu bait zen, logoa kamisetan jarriz.
Berritze hau Euskaltelek Athletic Clubarekiko duen konpromiso eta babesaren isla da, bai Klubeko telekomunikazio zerbit zu teknologikoen egokitzapenean, zein emakumezkoen kirolaren sustapenean.
Gainera, akordio honekin, Euskaltelek esperientzia esklusiboak eskainiko dizkie Klubeko zale guztiei eta bere bezeroei.
Euskaltelek Athletic Fundazioaren jardueretan ere aktiboki parte hartzen du, zaleen artean zinema eta letren bitartez kirolaren sustapenean batez ere.