
Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago
Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago, apirilaren 18an, asteazkenean, 21:30ean, Real Madril CF taldearen…
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago, apirilaren 18an, asteazkenean, 21:30ean, Real Madril CF taldearen aurka Ligako hogeita hamahirugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko. Zuri-gorriek charter hegaldiaz abiatu dira 10:05ean eta 11:02an Madrilgo aireportura heldu dira. Hortik klubeko autobusez Mirasierra Hotelera abiatu dira bertan bazkaltzeko. Jose Angel Corres presidenteordea, Laura Martinez, Ramon Alkorta, Borja Lopez eta Jon Muñoz batzakideak, Jose Angel Iribar Presidentetzaren albokoarekin batera, espedizio buru izan dira. Zeru argia eta 18 graduko hozberoa dago Madrilen.