Elkarrizketa Iñigo Martinezekin
Iñigo Martinezek, Athletic Clubeko jokalariak, gurean pasatu dituen lehen hilabeteak, hemen aurkitu dituen gauzarik aipagarrienak,…
Iñigo Martinezek, Athletic Clubeko jokalariak, gurean pasatu dituen lehen hilabeteak, hemen aurkitu dituen gauzarik aipagarrienak, ume garaiko oroitzapenak -Lezaman ere- eta besteak beste, gaurkotasuna duten gaiak ere jorratu ditu web orrialde ofizialean egindako elkarrizketa batean. Jarraitzaileen artean Martinezek eskainitako bi kamiseta zozketatuko ditugu Youtubeko kanalean suskripzioa eginda, bideoari like eta komentario bat uzten duten zale guztien artean. Irabazleak nortzuk diren eta harremanetan jartzeko bidea zein den webgunean eta twitterren jakinaraziko dugu astebetera, hau da, apirilaren 26an.