undefined

Bertso Derbia: edizio berri bat, oraingoan Azpeitian

Bertso Derbia: edizio berri bat, oraingoan Azpeitian

Bertso Derbiak beste edizio bat ospatuko du. Kartela ezin hobea da eta ekintzak berritasun bat…

Bertso Derbiak beste edizio bat ospatuko du. Kartela ezin hobea da eta ekintzak berritasun bat du. Lehen aldiz Donostiak irten eta Gipuzkoako herri batetan, Azpeitian hain zuzen ere, ospatuko da Bertso Derbia. Real Sociedad Fundazioak, Athletick Fundazioak Kulturaz Azpeitiko Kooperatibak eta Donostiako Usandizaga Institutuko Diseinu Grafikoko Graduak elkarrekin lan egingo dute derbiko aurreko jardunaldia sendotzeko. Bestalde, kultura, kirola eta euskara sustatzeko aukera ere izango da. Zaleen arteko lehia eta giro ona nabarmenduko da. Bertso Derbia apirilaren 27an ospatuko da, 22:00etatik aurrera, Soreasu Antzokian. Iker Iriarte izango da gai jartzailea sei bertsolarientzat, hiru bertsolari talde bakoitzean. Aurtengo edizioan ondorengoak izango dira bertsolariak: Reala ordezkatuz Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus. Athleticen aldetik, bestalde, Etxahun Lekue, Jone Uria eta Anjel Mari Peñagarikano. Aurkezpena gaur, asteartean, izan da, 13:00etan, Azpeitiako Soreasu Antzokian.