Sarrerak Gasteizerako
Deportivo Alaves-ek taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den…
Deportivo Alaves-ek taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta onuradun bazkideen txartel originalak aurkeztu.
Zorionduak izan diren bazkideaketa orokorreko publikoa, sarrerak San Mameseko txarteldegietan jaso ahal izango dituzte asteartean, maiatzak 8, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Sarreren prezioa 65 eurotakoa da.
Sarrerak hartzeko saridun Bazkideen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.
Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua den Bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta ordaindu ere, gaitasunik gabe egongo litzatekela, Klubak antolatu dezakeen edozein lehiaketarako beste zozketaren batean parte hartzeko, gogoratu nahi dugu. Bigarren aldi batetan berriro portaera berdina izan ezkero, denboraldi berean, edozein lehiaketarako sarrerak izateko gaitasungabetzea 365 egunetarako izango da.