Kanporaketa Lezaman erabakiko da
Joseba Agirreren taldea indartsu atera da lehen zatian eta bi gol egin ditu aldagelara itzuli…
Joseba Agirreren taldea indartsu atera da lehen zatian eta bi gol egin ditu aldagelara itzuli denerako. Partida ez da ondo hasi talde zuri-gorriarentzat, eta lehenengo minutuetan, Yulema Corresek berdegunea utzi behar izan du lesionaturik. Gol aukerak ere laster azaldu dira, eta 7. minutuan, Maiteren jaurtiketa Mariasunek aldendu du sekulako geldiketa baliatuta. 18. minutuan, Vanesa Gimbertek, buruz, lehen gola lortu du eskuinetik bidalitako erdiraketa aprobetxatu duenean. Atsedenaldirako hamar minuturen faltan, berriro, Realaren atezainak beste geldiketa on bat egin du bigarrena saihesteko. Dena den, hiru minutu beranduago ezin izan du ezer egin Damarisen errematea gelditzeko.
Bigarren zatiko lehenengo minutuak, etxekoek Athleticen zelaian jokatu dute, baina gol aukerarik sortu gabe. Luciak 25. minutuan lehen aukera izan du, baina errematea ez da gogorra izan, eta Realeko atezainak gelditu egin du. Manuk 87. minutuan lortutako golak zuri-gorrien abantaila gutxitu du, halabaina Athleticek gol bateko abaintaila zihurtatu du itzuliko partidarako: Lezaman asteazkenean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.