Genuine Ligaren azken fasea
Maiatzaren azken asteburu honetan Athletic Club Fundazioa ordezkatuz Genuinen Ligan jokatzen duen taldeak lehiaketako laugarren…
Maiatzaren azken asteburu honetan Athletic Club Fundazioa ordezkatuz Genuinen Ligan jokatzen duen taldeak lehiaketako laugarren eta azken jardunaldiari ekingo dio. Azken fase hau Vigon jokatuko da, partidak honako hauek izanik: Maiatzak 26, larunbata – 10:00:Athletic Club Fundazioa 1 Osasuna 2 Maiatzak 26, larunbata – 17:00: Deportivo 1 Athletic Club Fundazioa 1 Maiatzak 27, igandea – 10:30: Athletic Club Fundazioa 2 Nastic 0 Vigorantz abiatu baino lehen, Athletic Clubeko lehen taldeotako jokalari batzuk Genuine Ligako taldearen lan saioa partekatzeko eta azken fasea prestatzeko bertaratu ziren Lezaman.