
Lehen taldea |
Cristian Ganea, Athletic Clubeko jokalari berria
Cristian Ganea, Athletic Clubeko jokalari berria
Josu Urrutiak, Athletic Clubeko presidenteak, Cristian Ganea jokalari zuri-gorri berria datozen hiru denboraldietarako aurkeztu du…
Josu Urrutiak, Athletic Clubeko presidenteak, Cristian Ganea jokalari zuri-gorri berria datozen hiru denboraldietarako aurkeztu du gaur eguerdian, maiatzak 28, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan. Errumaniako jokalariak, haren familiarekin batera Basaurin hazi zena, CD Basconia eta CD Indartsu taldeetan jokatuz, 2021eko ekainaren 30era arte sinatu du eta bere deuseztapen klausula 40 milioi eurokoa da. Aurkezpen prentsaurrekoaren ondoren jokalaria San Mameseko soropilara irten da kamiseta zuri-gorri berriarekin argazki-saioa egitera. Ongi etorri, Ganea!