undefined

Eduardo Berizzo, Athletic Clubeko entrenatzaile berria

Eduardo Berizzo, Athletic Clubeko entrenatzaile berria

Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak Eduardo Berizzo (Cruz Alta -Argentina- 1969ko azaroak 13) 2018/19 denboraldiko…

Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak Eduardo Berizzo (Cruz Alta -Argentina- 1969ko azaroak 13) 2018/19 denboraldiko entrenatzaile zuri-gorri berria aurkeztu du gaur arratsaldean, maiatzak 31. Aurkezpena San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan egin da, eta lehenago Eduardo Berizzo Lezamako kirol instalazioak ezagutu ditu Jose Maria Amorrortu kirol zuzendariarekin lagunduta. Entrenatzaile argentinarrarekin batera plantilaren talde teknikoa osatuko da honako hauekin: Ernesto Marcucci, Pablo Fernandez, Carlos Kisluk, Roberto Bonano eta Mariano Uglessich.