Garcia Ergüinen erakusketa
Ekainaren 1ean, ostiralean, 13:00etan, ‘Athletic, futbolaren balleta’, Iñaki Garcia Ergüin margolariaren erakusketa, inauguratuko da San…
Ekainaren 1ean, ostiralean, 13:00etan, ‘Athletic, futbolaren balleta’, Iñaki Garcia Ergüin margolariaren erakusketa, inauguratuko da San Mameseko dendaren goiko aldean. Ekitaldian Josu Urrutia presidentea, Iñaki Garcia Ergüin bera eta Klubarekiko lotura duten beste pertsona ospetsu batzuk presente egongo dira. Erakusketak 15 margolan ditu eta bertan 1976/1977 denboraldian Kopako zein UEFAko finalak erdietsi zituen taldearen bizipenak islatzen dira. Lantalde horretan aritu ziren jokalari asko inaugurazio ekitaldian ere egongo dira.