Heriotza: Armando Merodio
Armando Merodio Pesquera jokalari ohia zendu da. “Gallartako Txikito” pilotari ezagunaren semea Bartzelonan jaio eta…
Armando Merodio Pesquera jokalari ohia zendu da. “Gallartako Txikito” pilotari ezagunaren semea Bartzelonan jaio eta hiru urtez bertan bizi izan zen bere aitaren ogibidea zela eta. Bizkaiara itzultzean Done Jakuen hasi zen futbolean jokatzen, ondoren Gallartan, Getxon eta Barakaldon aritu zen Athleticera iritsi aurretik. 1955-56 denboraldian iritsi zen Athleticera eta gure Klubean aritu zen zortzi urtez. 104 norgehiagoka oficial jokatu zituen, guztira 39 gol sartu zituen eta Liga bat eta bi Kopa irabazi zituen. Zorioneko estreinaldia izan zuen (1956ko martxoaren 11an gol bat sartu zuen Atletico de Madrilen aurka San Mamesen, bi eta bateko emaitzarekin) eta denboraldi horretan Dauciken gidaritzapean Athleticek Liga eta Kopa irabazi zituen. 1956-57ko denboraldia izan zen jokalaria beraren ustez, bere denboraldirik onena Athleticen: Ligako 26 partida 9 golekin eta Kopako 6 partida hiru golekin. Europako Kopako hiru gol horiei esker, Athleticeko 2. golegilea da Europan, Aritz Adurizekin berdinduta. Besteak beste, Osasunaren aurkako neurketa batean, bost gol sartu zituen (Osasunak 1 – Athleticek 8, 1959ko urtarrilaren 11an). Hilabete berean, Zaragozan jasandako lesio larri batek bere Athleticeko ibilbidea oztopatu zuen. Rosaledan hasierako hamaikakoan izan zen Iribarren eta Uriarteren estreinako partidan 1962ko irailean. Hura izan zen lehoien klubean jokatu zuen azken denboraldia. Athletic utzi ondoren, Lehen Mailako Real Murtzian eta bigarren mailako Huelvako Recreativon lehendabizi eta Indautxun aritu zen ondoren. Azken honetan bukatu zuen bere ibilbidea kirolari gisa. Goian Bego.