undefined

Diruak ez du beti irabazten

Diruak ez du beti irabazten

Diruak futboleko klub profesional guztien lantaldeak baldintzatzen duen zirt edo zarteko faktorea da, Athletic Club…

Diruak futboleko klub profesional guztien lantaldeak baldintzatzen duen zirt edo zarteko faktorea da, Athletic Club barne; izan ere, edozein talde bezala aurrekontua egiterakoan eliteko futbolaren exijentzia ekonomikoak aintzat hartu behar dira. Hala ere, gainerako aurkariek ez bezala, Athleticek arau bat jarri du bere baitan, bere taldeen futbolariak aukeratzeko oraindik ere gehiago baldintzatzen duena. Mendeurreneko filosofia zuri-gorriak modu erabakigarri batez mugatzen du erabil dezakeen kapitala, hainbesteraino egiten duen non, ahal izatekotan, Messi fitxatzeari uko egingo liokeen munduko talde bakarra Athletic izango bailitzatekeen. Eta Messi adibide bat da, lehoien kirol filosofia betetzen ez duen jokalarien zerrenda amaitezina sartzen dugu balizko kasu honetan.

Muga objektibo honek, futbol garaikidearen zurrunbiloan Athletic gainerako taldeetatik bereizten duena, aldeko zenbait ezaugarri dakartza, talde zuri-gorriari futbol munduan dagoen diruaren nagusikeriagatik eratorritako zenbait arriskuetatik aldentzen dion heinean. Horien artean inbertsio-funtsen arriskua dago. Europatik kanpo datozen hainbat futbolari, batez ere Latinoamerikatik etorritakoak, denboraldioro kontinente zaharreko taldeetara inbertsio-funtsen esku hartzeagatik heltzen dira. Hau da, bitartekari batek, ez klub batek baizik eta inbertsio-funts batek, jokalariaren kirol ibilbideko hasieran bere eskubide ekonomikoen portzentajea erosi zuen, klubak jokalari hori Europan saltzen duenean, bitartekari horrek portzentaje horren etekina jaso dezan.