undefined

Harrobi zuri-gorriarenganako konfiantza

Harrobi zuri-gorriarenganako konfiantza

Lezamako kirol instalazioak inauguratu ziren urtean, 1971eko abenduaren 4an, Athletic Clubeko lehen taldearen harrobiko jokalarien…

Lezamako kirol instalazioak inauguratu ziren urtean, 1971eko abenduaren 4an, Athletic Clubeko lehen taldearen harrobiko jokalarien portzentajea %25ekoa izan zen. Pasa den 2017/18 denboraldian, ia mende berdi bat geroago, %81ekoa da. Zifra hauetatik bi osagarrizko interpretazio egin daitezke. Lehendabiziko irakurketa batean Lezamako proiektuaren balioa berresten da futbolarien lantegi modura egiten ari den lanaren inguruan; Bigarren batean, sakontasunez eginez gero, Klubako kirol filosofiaren jadanekotasuna egiaztatzen da, bere identitatearen oinarrizko ezaugarria dena. Athleticek bere beharra dohain bihurtu du bere idiosinkrasiari eutsi nahi izan diolako gauza guztien gainetik. Bere filosofia, edo beste modu batera esanda, euskal lurraldeetan jaio edo trebatutako futbolariekin jokatzen segitzeko nahia izan da Lezama bultzarazi ez ezik, hitzartutako kluben kopurua 250eko kopurua gainditzea eta maila desberdineko 700 taldetik gorakoekin lanean egotea ere ekarri duena.

Hala ere, berezko harrobian oinarritutako proiektua azken urteetako bolada emankorrenetakoan egoteak Klubari jokalari berriak trebatzearen alde areagotzera behartzen dio, gure aurkari gehienen harrobiko jokalarien portzentajea gutxienekoa denean, hain zuzen. Gaur egun, futbola munduko hipermerkatu neurrigabea da apalategiez bete-bete egindako ehundaka korridoreekin, kirol-zuzendaritzak bere erosketa-orgez paseatzen direlarik. Gainerako klubak patxadaz mugitzen diren bitartean atezain, atzelari, erdilari eta aurrelarien erakusketa sail desberdinetatik, Athletic Clubek merkataritza-gune handiei uko egiten die eta, beti bezala, bertako hornidura-azokara jotzea nahiago du.

Egoera honen aurrean, gure itxaropena, gero eta indar eta pisu handiagoz Lezamari dagokio, eta haren atzean dagoenari: euskal futbola orokorrean; eta Bizkaikoa, bereziki.

Núñez eta Cordoba

Lehen taldean harrobitik etorri diren azken bi jokalariek Athletic Cluben futbol eskolaren funtzionamendu ona egiaztatzen dute. 2016/17 sasoian Arrizabalaga, Yeray eta Vesga igo zuten jokalariak izan baziren, azken denboraldian Nuñez eta Kordoba izan dira minutuak jokatu eta hamaikakoen artean partida onak egin dituztenak. Williams eta Lekue bost hauei gehituz gero, zazpi dira jada ohiko hamaikakoan sartzen diren futbolari gazteak. Hauek guztiekin batera, gainera, Eduardo Berizzo entrenatzaile berriaren hurrengo deialdi eta hamaikakoetan sartzeko lekuaren bila dabiltza Bilbao Athleticeko zenbait futbolari, denboraldi-aurrea lehen taldearekin egingo dituztenak: Unai Simon, Andoni Lopez, Gorka Guruzeta, Peru Nolaskoain, Iñigo Vicente eta Iñigo Muñoz. Hauei gehitu behar zaie lagapenetik itzuli diren Unai Lopez, Villalibre eta Remiro jokalariak.