undefined

Harrobiko kluba izatearen bertuteak eta ondorioak

Harrobiko kluba izatearen bertuteak eta ondorioak

2017ko abuztuaren hasieran, orain dela urtebete gutxi gorabehera, The Independient britaniar egunkaria PSG-k egindako Neymarren…

2017ko abuztuaren hasieran, orain dela urtebete gutxi gorabehera, The Independient britaniar egunkaria PSG-k egindako Neymarren fitxaketaz aritu zen futbol garaikidearen aroa zehaztu zuen fitxaketa zelakoan. Mundu osoan gogoeta berdinak argitaratu ziren albistearen atal sinbolikoa azpimarratuz. Bartzelonaren deuseztatze klausularen 222 milioi euro gehi 30 milioi euro garbi inguruko soldata. Neurrigabeko kopuru eta soldata hauen aurrean, burbuila futbolistikoaren itzal luzanga futbol munduaren gainean badabil, eta oraindik urrun eta zehaztugabe badago ere, aurretik sumatu ezin den ondorioen etorkizuneko errealitate bat sortzearen mehatxua dago.

  • Kirola eta ikuskizunaren artean, industria

Mende erdi baino gehiagoan, behin futbol amateurra alboratuta, jokoaren kirol espiritua osorik mantendu zen gutxi gorabehera, nahiz eta futbolak masa-ikuskizunaren itxura gero eta gehiago hartu zuen. Gaur egun, industria eta negozioaren pisuak hainbeste garrantzi hartu duen, non gero eta iritzi gehiago azaldu diren futbol garaikidearen kirolaren berezko zerizana zalantzan jarriz. Hots hauen zalantzak ondorengo datuetan oinarritzen dira: 2016/17 denboraldian, adibidez, lehiaketa batean, LaLigan, klub boteretsuenak klub txiroena baino d26,8 aldi gehiago dirua gastatzeko ahalmena zuen lantaldearen osaketan, LaLigak argitaratutako plantila balioaren mugen arabera. Zalantzarik gabe, bi taldeen arteko partida mundu osoan telebistaz eman zen audientziaren aldetik arrakasta lortuz, baina beharbada ez zen kirol ikuskizun bat izan “kirol” baldintzaren zentzu zorrotz baten abiapuntutik. Ala agian bai, soropilara hamaika beste hamaikaren aurka aritzeko arau berberarekin zelairatu zirela dudarik ez baitago.

  • Athleticeko filosofiaren ospea nazioartean

Edozelan ere, diruaren eraginak sortu duen egoeraren aurrean, Athletic Clubeko filosofia deigarri izan da Europan eta munduan, hain zuzen ere joko espirituarekin duen harremana dela eta.

Horrela azpimarratu dute oso herrialde desberdinetako hedabideek eta ikasketek, hala nola The New York Times-ek, The Guardian-ek eta Sky Sports-ek.

Athletic Club Museoan antzinako bi argazki daude erakusgai, atzerritarrekin jokatu zuen azken talde zurigorriarenak (1911ko apirila) eta bertako jokalariekin jokatu zuen lehena (urte bereko abendua). Klubaren mendeurreneko filosofiaren sorrera izan zen. Futbola Bilbora heldu zen ingelesen eskutik, eta ingelesak Hiribilduko industrializazioaren eskutik etorri ziren, hortaz, logikoa denez, hastapenean, 1898tik 1911ra bitartean, Athleticek industriarekin eta meagintzarekin lotura zuten ingelesak izan zituen talde barruan.

Orduan futbola kirol amateurra zela aipatzea gogoratu behar da, eta lehentasunen bat zen, kirol guztiekin gertatzen denez, kirol espiritua errespetatu behar zela, hain zuzen ere.

Garai hartan, oraindik ez zegoen liga txapelketarik, baina Koparena bazegoen. Eta, ustez, zenbait taldek ez zuten gogoko Athleticek jokalari ingelesekin jokatu izana. Gainera, ingeles hauetako zenbaiten bizilekua ez zen Bilbo, partida erabakigarriren batzuk espresuki jokatzera joan ahal omen ziren. Beraz, talde parte-hartzaile batzuek bere kexa agertu zuten, nolabait ingeles horien presentziak kirol espiritua urratzen zuelakoan. Hori dela medio, Athletici txapelketa horren titulua kendu zioten (geroago bueltatu zioten) eta Federaziotik at utzi zuten.

Lehoiak hurrengo urtean itzuli ziren, 1912/13an, baina dagoeneko atzerritarik gabe.

  • Kide izatearen zentzua eta kirol meritua

Filosofiarekin batera, deigarri den beste gauza bat da taldearen eta zaleen arteko lotura. Halaber, lehiakortasunaren handitzearekin palmares zuri-gorria gutxitu den arren, antzinako talde arrakastatsuarekin ia antzarik ez izateaz gain, batasun hau areagotu egin da. Partaide izatearen sentimendu horren gorakada filosofiak duen naturaren eta gero eta handiagoa den berezitasunaren erantzuna dela zalantzarik ez dago. Edozelan ere, titulutan galdutakoa kirol merituan irabazi da, eta zaleen, eta gero eta gehiago munduko gainerakoen esker ona jaso da.

Zenbait urtez geroztik hona Athletic Clubi betiko aurkariak izan dituen Real Madril eta FC Bartzelonatik banatzen dion distantzia gaindiezina erlatibizatzen da, talde hauek bere emaitzak lortu dituzten moduari arreta ipintzen badiogu, emaitzetara jo baino. Kirol ikuspuntu zorrotz batetik, urtero munduko futbolari onenak erosten duenaren merituak ezberdinak dira, harrobitik ateratako jokalari gehienekin lehiatzen duen talde batekin alderatuta. Zaila izaten da zein puntutara arte Real Madril eta Bartzelona bezalako klubek kirol eremuan dituzten merituak merkataritza esparru batera aldatzen duten, gutxienez bere kirol arrakasta futbolarien fitxaketetan asmatzearekin lotuta geratzen den heinean.

Gaur egun, LaLigako sailkapen historikoaren arabera, Athletic Club bosgarren postuan dago, eta sailkapenean gure aurkari zuzenak dira Valentzia, laugarrena; eta Sevilla, seigarrena. Bi talde historiko hauek, Athletic ez bezala, aro jakinetan Bigarren Mailara jeitsi dira, baita duela gutxi ere. Gainera, nazioarte mailan esker ona lortu dutenak dira europar parte-hartzeari esker, bereziki, Sevillak, uefa Europa Leaguen lortu zituen elkarren segidako hiru tituluei esker. Hain zuzen ere, horietako azkena, 2015/16 denboraldiari dagokiona, Athletic Club final-laurdeneko penalti-multzoan gainditu ostean.

  • Lehiatzeko bi modu desberdin

Hala ere, hiru taldeen gonbaraketa azterketa egitea merezi du maila berean lehiatzeko bi modu desberdin elkarrekin bizitzeko egoera noraino heltzen den ohartzeko. Alde batetik, harrobian oinarritutako proiektua; bestetik, futbol garaikidearen eredua, fitxaketa politikako arrakastaren mende, aurrekontu jakin baten arabera.

Azken zazpi denboraldietan (2011/12tik 2017/18ra), adibidez, hiru taldeen LaLigako sailkapenaren batezbestekoa gertu samar dago. Athletic hiru aldiz Valentziaren gainetik sailkatu da eta birritan Sevillaren gainetik, eta bakarrik Bartzelona, Real Madril eta Atletico Madrilen batezbestekoaren azpitik (Villarrealek 2011/12an Bigarren Mailara jeitsi zen).

Desberdintasun nabarmenak beste faktore batzuekin gonbaratzean sortzen dira. Adibidez, azken urteetako hamaikakoetan erreparatuz gero, Athleticek batezbesteko 8,1 harrobiko jokalariekin jokatu du, Valentziak eta Sevillak 1,3rekin egin duten bitartean, hots, hamaikatik ia zazpi puntuko (futbolari) aldeaz.

2011tik 2017ra Valentziak 52 jokalari fitxatu zituen, lantaldean 15,8ko jokalari atzerritarren bateszbestekoaz. Sevillak, bere aldetik, 63 jokalari bereganatu zituen, eta atzerritarren batezbestekoa 17,1era heltzen da. Aro horretan, Athletic Clubek hamaika fitxatu ditu (Capa, Ganea eta Iñigo Martinez zenbatu gabe), baina horietariko zazpi bere harrobitik igarotakoak ziren. Valentziak 11 entrenatzaile izan ditu bere baitan; Sevillak, 6; eta Athleticek, 3, Bielsa, Valverde eta Ziganda, 2018/19 denboraldirako Eduardo Berizzo heldu aurretik.

  • Haize kontra

Egia esan, Athleticen kasua arrarotzat jotzen da, haizearen aurkako norabidean hegan egiten duen kluba baita.

1995eko Bosman Sententziatik hona, futbolaren korrontea gero eta askoz kontrakoa gertatzen ari da zuri-gorrien intereserako. Klub boteretsuak, finantza aldetik, ugaritu egin dira, ez bakarrik Ingalaterran, Italian edota Alemanian, baizik eta gure inguruan ere. Multinazionalek eta telebista kateek kirol lehiaketaren aldaketa goitik behera ekarri dute.

Erreka berberan Athletic dugu igeriketan betiko jomugaz eta betiko mendeurreneko filosofiaz, bakarra egiten diona. The Guardian-ek bere erreportajeari “This is Athletic Club: the club whose loyalty to local talent is not negotiable” (“Hau da Athletic Club: bertako talentuari dion leialtasuna negoziatzen ez duen taldea”) izenburua jartzen dionean, gure erara kide izateko zentzuak sortzen duen halako harridura bati buruz ari da. Hala ere, gure izaeraren arrazoia jatorrira behin eta berriz jotzea da; guk geuk gurekin leialak izana korrontearen kontra igeri egin arren; oztopoak gainditzea eta harrobiko jokalari belaunaldi berriekin zikloa berriro has dezakegun tokira heltzea.

Inork ere ez du Athletic derrigortu bere pentsaera aldatzeko, eta haren filosofia berresteko ez da gonbaraketarik egin behar; bakoitzak bere bidea aukeratu du. Athletic, elitean, objetiboki talde berezian bihurtu izana bizi garen aro hauen seinale bat baino ez da; izan ere, aro hauek norabide desberdina eta orokorki onartua dagoena finkatu dute. Era berean, aro horien arabera, irudi baten ospea bere berezitasunari esker areagotzen da. Azken batez, harrobiko klub bakarra izatearen bertuteak eta ondorioak dira.

 

**Las fuentes consultadas corresponden a la web www.bdfutbol.com.