undefined

Inoiz jeitsi gabeko talde gutxiago

Inoiz jeitsi gabeko talde gutxiago

Nahiz eta Bundesligak 1963an fundatu zen, eta beraz, 54 urteko ibilbidea egin duen, bakarrik talde…

Nahiz eta Bundesligak 1963an fundatu zen, eta beraz, 54 urteko ibilbidea egin duen, bakarrik talde germaniar historiko batek jokatu ditu orain arteko edizio guztiak: Hamburg SV (Europako Koparen txapelduna 1983an). Bere zaleak, Alemaniako hirugarren herrikoiena, harro zeuden ekintza gogoangarri honen aurrean, eta horregatik klubaren zelaian bertan, Volkspark Stadionen (Imtech Arena), digitalezko erloju erraldoi batek Hamburgek Bundesligan lehiatzen zeraman denboraren marka gogoratzen zuen, baina zoritxarrez, 2018ko maiatzaren 12an gelditu egin zen panelean zenbaki hauek erakutsiz: 54 urte, 261 egun, 36 minutu eta 06 segundo.

Egia esan, bost liga europear handienak fundatu zirenetik gaurdaino, Ingalaterran, Espainian, Italian, Alemanian eta Frantzian, egungo talde ospetsu eta saritu gehienak Lehen Mailatik behera dauden kategorietan aritu dira. Athletic Club inoiz jeitsi gabeko lau talde horien artean agertzeak talde zurigorriaren historia handiagotzen du; eta are gehiago, gure klubaren filosofia bakarra aintzat hartuz gero, futbolean dauden eliteko gainontzeko taldeetatik bereizten diona.

Hamburger SV taldeak Europa Kopa bat (1983) dauka palmaresean 1-0ekoaz irabazita, Felix Magathen golari esker, Juventus Torinoren aurka. Azken talde honetan nabarmendu ziren Platini, Boniek, Zoff, Bettega, Gentile, Scirea eta Paolo Rossi jokalariak. Halaber, Hamburgek sei liga, hiru kopa eta Europako Errekopa bat eskuratu ditu.