undefined

Museoaren lehoia

Museoaren lehoia

Athletic Club Museoaren bihotzean, bilduma iraunkorraren ondoan, badago erakusgai lehoi disekatu bat bere egunean Juan…

Athletic Club Museoaren bihotzean, bilduma iraunkorraren ondoan, badago erakusgai lehoi disekatu bat bere egunean Juan Arregi Deportivo Alaveseko presidente ohiak Pedro Aurtenetxe orduko Athletic Clubekoari 1984an oparitu ziona, bion arteko apustu zaharra zela medio.

Dirudienez, Arregik, entitate babazorroa 40 urteko tartean hiru aro desberdinetan presiditu zuena (1958/59, 1973/74-1975/76, 1989/90), zuzendaritza zuri-gorriarekin oso harreman onak zituen. Ehiza zale amorratua zenez gero, haren etxean zenbait ehizaki nagusi gorde omen zituen, tartean lehoi disekatuak. Noizean behin txantxetan ari izan zen Athletic Clubi benetazko lehoiren bat falta zitzaiola edozein leku nabariren batean erakusteko esatean, nolabait jokalari zuri-gorrien ezizenaren ikur izan zedin eta euren jokoarekin lotutako erpea irudika zezan. Athleticek 1982/83 denboraldian Liga irabazi zuenean Arregik Aurtenetxe zoriondu zuen, baina txapelketa halabeharrez lortu zuela gehitu zuen eta berriz ere gertatzea ezinezkoa izango zela. Arregik apustu bat egin zuen, hain zuzen ere Athleticek beste titulurik ez lukeela irabaziko, eta hori lortzekotan lehoi baten opari egingo zuenaren konpromisoa hartu zuen. Hurrengo denboraldian lehoiek Liga eta Kopako tituluak eskuratu zituzten, eta Arregik hitza bete zuen.