undefined

Nepaletik bisitari

Nepaletik bisitari

Uztailaren 4an, asteazkenean, Mugutik (Nepal) etorri diren 22 umek -egun Donosti Cup jokatzen ari direla-…

Uztailaren 4an, asteazkenean, Mugutik (Nepal) etorri diren 22 umek -egun Donosti Cup jokatzen ari direla- San Mames, Guggenheim Museoa eta Ibaigane bisitatu dituzte Athletic Club Fundazioaren eskutik. Taldea Bhojraj Bhat zine zuzendariak antolatu zuen eta zuzentzen du. Zinegileak Thinking Football Film Festival 2016 irabazi zuen Sunakali filmarekin. Pelikula horretan neskatila batzuen historia kontatzen zuen, futbola erabiliz Nepaleko goiko mendietako nekazal gizarte batean beren burua erreibindikatzeko, batez ere emazte goiztiar izatera kondenaturik zeudelako. Preseski, ezkontza kontzertatuak ekiditeko, Bhojraj Bhatek Sunakali proiektua mantentzen du Mugun.