undefined

Gazte Abonoa, alta berriak 2018/19

Gazte Abonoa, alta berriak 2018/19

Athletic Clubek jakinarazi duenez Gazte Abonoa indarrean segituko du 2018/19 denboraldian. Urteroko abonu hauen prezioa…

Athletic Clubek jakinarazi duenez Gazte Abonoa indarrean segituko du 2018/19 denboraldian. Urteroko abonu hauen prezioa 26 urte arteko gazteentzat (hauek barne)* 300€-koa da, eta salgai jarriko den abonu kopurua 900-ekoa da.

Uztailaren 9tik aurrera, astelehena, alta berrientzako epea zabalduko GAZTE ABONOA jasotzeko. Lehendabizikoz abonua jasotzeko interesa dutenek eskaera bete beharko dute gure webgunearen. GAZTE ABONOA pertsonala eta besterenezina da. Behin eskaera beteta eta ordainketa eginda, txartel berria Bazkidearen Arreta bulegoan jaso daiteke. Eskatzaile bakoitzak deialdia jasoko du abonuaren bila joateko. Bakarrik jabeak har dezake GAZTE ABONOA, aurretik NAN aurkeztuz gero.

Eskaera prozesuan argazki bat erantsiko da. Une horretan egin ezean, jabeak argazki gaurkotua ekarri beharko du txartelaren tamainakoa, edo nahi badu, Klubak Bazkidearen Arreta bulegoan zuzenean argazkia ateratzeko aukera ematen du eta GAZTE ABONOA hartzeko momentuan bertan. GAZTE ABONOA-ren eserlekuak Goi Hego Harmailaren 324. blokean daude. Abonu hauek Goi Hego Harmailako eserlekuak Liga eta Kopako lehiaketetarako bermatzen dituzte. *1992ko uztailetik aurrera jaiotakoak. Gazte Abonua jasotzen duten 14 urte beherako adingabeek heldu batekin lagunduta joan beharko dute. Gazte Abonoari buruzko zalantzak argitzeko telefonoa: 94 406 18 98.