undefined

Metatze-hobariak eta Klubaren Egun Erdiak

Metatze-hobariak eta Klubaren Egun Erdiak

Athletic Clubek erabaki duenez, azken denboraldian San Mamesera bertaratzeari esker  18.796 bazkidek metatu zituzten hobariak, aurtengoaren…

Athletic Clubek erabaki duenez, azken denboraldian San Mamesera bertaratzeari esker  18.796 bazkidek metatu zituzten hobariak, aurtengoaren lehen Klubaren Egun Erdian deskontatuko dira, Real Madrilen aurkako LaLigako laugarren jardunaldian, alegia.

Halaber, azken denboraldian metatze-hobari sistema baten bitartez egin zuen bezala, Klubak bazkideen leialtasuna saritzea erabaki du, baita 2018/19 denboraldirako San Mames zelaira bertaratzea sustatu ere.

Hain zuzen ere, Klubak berretsi duenez, aurreko sasoian europar partida guztietan agertzeagatik metatze-hobariak zituzten bazkideek (bai beraiek bai bitartekoek karnetaren lagapenaz), % 40ko deskontua diru bihur dezakete Real Madril CF-aren aurkako partidan, irailaren 15 edo 16ko Ligako 4. jardunaldiari dagokiona, neurketa hori denboraldiko lehen Klubaren Egun Erdia izendatu baita.

Halaber, Klubak jakinarazi duenez, bigarren Klubaren Egun Erdia FC Bartzelonaren aurka izango da 23. jardunaldian, otsailaren 9 edo 10ean, eta aipatutako partidarako %40ko deskontuaz ere sarituko die bai aurreko Ligako 11 jardunaldietan bai aurretiko Kopako kanporaketetan karneta erabiltzen duten bazkideei, hau da, 2018/19 denboraldian San Mamesen jokatuko diren partida guztiak (lehen Klubaren Egun Erdia Real Madril CF-aren aurka barne) FC Bartzelonaren aurkako neurketa izan baino lehen.