undefined

Athletic, Munduko Tontorretan

Athletic, Munduko Tontorretan

“Peña Deustok” 8urte inguru daramatza “El Athletic en las cimas del Mundo” deritzon ekintza honekin,…

“Peña Deustok” 8urte inguru daramatza “El Athletic en las cimas del Mundo” deritzon ekintza honekin, non helburua Athletic-en ikurriña munduko 1000 metro gorako tontorretan jartzea da.

Erronka honetan parte hartzeko egin behar dena zera da, atera argazki bat munduko edozein 1000 metrotik gorako tontor batean. Email bitartez bota eta guk igoko dugu horretarako sortu dugun albunera, ia honen bitartez munduko mapa zurigorri bat osatzen dugun.

Ekintzan parte hartzeko honako 3 balditzak bete behar dira:

Izena “El Athletic en las cimas del Mundo” du.

1º Tontorra 1000 metro baino gehiakoa izan behar da.

2º Argazkian Athletic edo Athletic-ek dituen klub/peña-ren baten ikurriña agertu behar da (nahi ez duguna ikurriñen guda bat sortzea da. Salbuespen moduan agertu ahal dira mendi-taldeen ikurriñak baina ez dira egon behar edo ez dira onartuko ikurriñak non politika, errebindikazio sozialak edo antzekorik agertzen badira).

3º Bota zure argazkia elathleticenlascimasdelmundo@gmail -era.

Zale, peña eta mendi taldeen bitartez azken 8 urteetan 700 tontor baino gehiago lortu dira Athletic-en ikurriñarekin. Esate baterako Akonkagua(Argentina), Klimamjaro(Tantzania) edo Helbrus(Errusia) europako tontor altuena.

Ez dira mendirik altuenak izan behar, mendizale guztiek aukera izateko 1000 metrotik gora jarri dugu. Esate baterako bizkaiko %90 tontorrak lortutak daude.

Badakizue zale-mendizale zurrigorriak anima zaitezte eta ez ahaztu hemendik aurrera zeuen irteeretan Athletic-en ikurriña eramatea eta ia danan artean lortzen dugun mundua zurigorri bihurtzea.

IKUSI MENDI ZALEAK

BASO ETA ZELAIAK,

MENDI TONTOR GAINERA

IGO BEHAR DIGU