undefined

Entradas para niños y niñas, Athletic Club-CD Leganés

Entradas para niños y niñas, Athletic Club-CD Leganés

Gaurdanik, hau da abuztuaren 13az geroztik eta ostegunera arte, abuztuak 16ko 12:00ak arte hain zuzen…

Gaurdanik, hau da abuztuaren 13az geroztik eta ostegunera arte, abuztuak 16ko 12:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako lehen iardunaldiaren Athletic Club-CD Leganes partidarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/eu/txartel-salmenta.html loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Datorren ostegun, abuztuaren 16an, argitaratuko den zerrendaren Kodeen bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partidaren egun berean. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/eu/umeentzako-sarrerak.html

*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.