
Bizkaiko Txakolina San Mamesen egongo da aurtengo denboraldian ere
Bizkaiko Txakolina San Mamesen egongo da aurtengo denboraldian ere
Athletic Clubek eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako Kontseilu Arautzaileak lortutako akordioaren ondorioz 2018-2019 denboraldian ere…
Athletic Clubek eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturako Kontseilu Arautzaileak lortutako akordioaren ondorioz 2018-2019 denboraldian ere Bizkaiko Txakolina VIP Gunean egongo da partida guztietan eta abantailak eskainiko dizkie klubeko bazkide guztiei.
Gauzak horrela, gure klubak lurralde historikoaren gastronomia ezagutarazteko eta ikusgarritasuna emateko bidetik segitzen du, sukaldeburu, jatetxe, gastronomia-eskola eta abarrekin egiten ari den bezala.
Partida bakoitzean txandatuz, Jatorrizko Deiturako bi upategik eskainiko diete beraien txakolin ezberdinak dastatzeko aukera VIP Gunera bertaratutakoei.
Bizkaiko Txakolinak eta Athletic Clubek indarrean segitzen duen akordioaren barruan Athleticeko bazkideei zuzendutako beste ekintza batzuk ere egongo dira txakolinaren ezaguera hurbildu, bere ezaugarri nagusiak eta ekoizpen prozesua erakusteko.