undefined

Athletic Club Museoaren urtebetetzea

Athletic Club Museoaren urtebetetzea

Gaur, abuztuak 31, Athletic Club Museoa ofizialki inauguratu zeneko lehen urteurrena bete da. Urtebete honetan,…

Gaur, abuztuak 31, Athletic Club Museoa ofizialki inauguratu zeneko lehen urteurrena bete da.

Urtebete honetan, 88.022 lagunek bisitatu dute gure Museoa. Horietatik, % 91ek San Mameseko tour gidatua ere egin du (joko-eremua, prentsa-aretoa, aldagelak, jokalarien aulkiak, ohorezko palkoa…).

Bisitari-kopurua handia izanda ere —bisitari gehien izan duen Bizkaiko hirugarren museoa da—, deigarriagoa da bisitari horiek San Mamesetik eta Museotik irtetean azaldu duten iritzia. Hala, bisitarien % 90en baino gehiagoren iritziz, Museoko bisita eta San Mameseko tourra oso esperientzia ona izan da.

«Zarenari so, erakutsi maite duzunhori», horixe da gure Museoaren lema. Zalantzarik gabe esan dezakegu, urtebetean, nazioarteko erreferentzia bihurtu dela futbol-museoen artean.

Bisitarien % 90en baino gehiagoren iritziz, Museoko bisita eta San Mameseko tourra oso esperientzia ona izan da

Zalantzarik gabe, Bideragarritasun Planaren aurreikuspena gainditu egin du kopuru horrek. Baina, bisitari-kopurua handia izanda ere, deigarriagoa da bisitari horiek San Mamesetik eta Museotik irtetean azaldu duten iritzia. Inaugurazio-egunean gonbidatutakoek agertu zutenaren oso antzekoa da. Hala, bisitarien % 90en baino gehiagoren iritziz, Museoko bisita eta San Mameseko Tourra oso esperientzia ona izan da.

Bertaratuen % 88,20k bisita osoa egin du (Museoa eta San Mameseko tour gidatua), eta gainerako % 11,80ak Museoa besterik ez.