undefined

Bertso Derbia Mungian

Bertso Derbia Mungian

Datorren urriaren 4an, osteguna (20:00tan), ohiko Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatuko da. Aurten, Mungiako…

Datorren urriaren 4an, osteguna (20:00tan), ohiko Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatuko da. Aurten, Mungiako Olalde Aretoaren eskenatokira igoko diren bertsolariak ondorengoak izango dira: Igor Elortza, Oihana Bartra eta Etxahun Lekue Athletic Club ordezkatuz, eta Amets Arzallus, Maddalen Arzallus eta Unai Agirre txuri-urdinen partetik. Gai-jartzaile lanetan Andoni Egaña txapeldun haundia arituko da. Athletic Club eta Real Sociedaden fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbiaren bitartez eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da. Bertso Derbiaren hitzordu hau Mungiako Udalaren lankidetza adeitsuarekin antolatzen da. Olalde Aretora sarrera, bete bitartean, doakoa izango da.