undefined

Sarrerak Bartzelonarako

Sarrerak Bartzelonarako

F.C. Bartzelonak 299 sarrera eskaini dio Athletic Clubari F.C. Bartzelona -Athletic Club norgehiagokarako. Partida hori…

F.C. Bartzelonak 299 sarrera eskaini dio Athletic Clubari F.C. Bartzelona -Athletic Club norgehiagokarako.

Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten Bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke irailaren 20tik, ostegunetik 13:00etatik, astelehenera arte, irailak 24, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa irailaren 24an, astelehenean, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 69 eurotakoa da.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan jasoko dira asteartean, irailak 25, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko saridun bazkideen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua den Bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta ordaindu ere, gaitasunik gabe egongo litzatekela, Klubak antolatu dezakeen edozein lehiaketarako beste zozketaren batean parte hartzeko, gogoratzen dugu. Bigarren aldi batetan berriro portaera berdina izan ezkero, denboraldi berean, edozein lehiaketarako sarrerak izateko gaitasungabetzea 365 egunetarako izango da.