undefined

Athletic Clubek, Euskaraldiarekin bat

Athletic Clubek, Euskaraldiarekin bat

Athletic Clubek bat egiten du Euskaraldiarekin, 11 egun euskaraz hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko,…

Athletic Clubek bat egiten du Euskaraldiarekin, 11 egun euskaraz hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzeko, aurtengo azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean burutuko den ariketa sozialarekin hain zuzen ere.

Arestian aipaturiko ariketa soziala 16 urtetik gorakoentzako prentsaturik dago eta edonorrek ahobizi zein belarriprest gisa har dezake parte.

Hamaika egun horietan, ahobizi direnek euskaraz egingo diete ulertzen duten guztiei; belarriprest direnek, berriz, beraiekin euskaraz aritzeko deia egingo diete ingurukoei. Athletic Clubek, esan legez, bat dator ariketaren helburuekin eta estamentu guztietako pertsonek aktiboki hartuko dute parte.

Kanpaina honetan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera daukate helbide honetan: https://euskaraldia.eus/?utm_source=athletic-club.eus&utm_medium=referral&utm_campaign=actualidad-athletic-club&utm_content=athletic-clubek-euskaraldiarekin-bat